Urteari hasiera emateko, Euskal Herriko hiru ekoizpen bilduko dituen zikloa antolatu du Zornotzako Kine Zineklubak, Eusko Label izenarekin. Gaur arratsaldean emango zaio hasiera jaialdiari, Zornotza Aretoan, Jai Alai Blues (2015)  zesta puntari buruzko dokumentalarekin.  Gorka Bilbao zuzendari gernikarra bertan izango da emanaldia aurkezteko, 20:00etatik aurrera.

Era berean, urtarrilaren 19an eta 26an, Pikadero (2015) eta Psiconautas (2015) filmak proiektatuko dira, hurrenez hurren, 20:00etan baita ere. Lehenaren kasuan gainera, Ben Sharrock zuzendari eskoziarra Zornotza Aretoraino gerturatuko da bere lehen luzea aurkeztera.

Euskolabel_zikloa

EGITARAUA

  • Urtarrilak 12, asteartea, 20:00etan Zornotza Aretoan: Jai Ala Blues

Sinopsia: Nola izan daiteke zesta punta (Jai Alai) arrakastaz esportatu izana hainbat herrialdetara? Joan den mendearen hasieratik aurrera, Egipton, Txinan, Filipinetan, Kuban, Mexikon edo Estatu Batuetan izugarri ospetsu bilakatu zen kirola sustatzearren, enpresariek jokoaren eta apustuen arrakasta nola aprobetxatu zuteneko historia kontatuko digu Jai Alai Blues dokumentalak. Benetako artistatzat hartzen zituzten pilotariak, eta behin eta berriro agertzen zen frontoietako jarduera hedabideetan.

https://www.youtube.com/watch?v=cqtmGsDn2RA

  • Urtarrilak 19, asteartea, 20:00etan Zornotza Aretoan: Pikadero

Sinopsia: Espainia estutzen duen krisi ekonomikoaren ondorioz, gurasoen habia utzi ezinik dabil bikote gazte bat. Dirurik gabe, arazo larriak dituzte gurasoen etxean ezkontza-eginbideak betetzeko. Larrua jotzeko gero eta grinatsuago eta hotel bat ordaintzeko dirurik gabe, elkargune publikoak bilatu behar dituzte: “txortalekuak”. Baina gauzak ez dira diruditen bezain errazak, eta haien harremana kolokan jarriko da amiltzen ari den ekonomia batetik askatzen saiatzen direnean.

  • Urtarrilak 26, asteartea, 20:00etan Zornotza Aretoan: Psiconautas

Sinopsia: Birdboy eta Dinki gazteek hondamendi ekologiko bat pairatu duen uharte batera ihes egitea erabakiko dute. Birdboyk mundutik isolatu nahiko du, eta Dinki, berriz, abenturazko bidaia bat bizitzeko desiatzen egongo da.