EPE-APV Euskal Produktoreen Elkarteak Basquezinema izeneko aldizkaria kaleratzen du urtero azken 12 hilabeteetan ekoitzitako zein ekoizpen prozesuan dauden eta datozen hileetan argia ikusiko duten euskal ikus-entzunezko proiektuekin. Bada, 2015eko aldizkaria online kontsulta daiteke jada.
Asier Altunaren Amama, Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin, Pablo Ibarburu eta Migueltxo Molinaren Walls, Bego Zubia Gallastegiren Sagardoa bidegile, Josu Martinezen Gure sor lekuaren bila edota Javier Rebollo eta Alvar Gordejuelaren Txarriboda bezalako film eta dokumentalak eman ditu 2015ak. 2016ak, ostera, Patxo Telleriaren Igelak, Haritz Zubillagaren Kristalezko hilkutxa eta Raul de la Fuente eta Damián Nenowen Beste egun bat bizirik, tartean, lanak ekarriko dizkigu.
Bada, guzti horiek, Kimuak katalogoko filmak eta Euskal Herriko zinema jaialdi nagusiak bildu ditu beste urte batez EPE-APVk Basquezinema aldizkarian. Hemen kontsulta dezakezue.