Joan zen azaroan, Koldo Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrenaren harira, idazleak 1954-1961 urteen artean Egan aldizkarian kaleratutako filmen kritiketatik abiatutako zinema zikloa antolatu zuten Euskadiko Filmategiak eta Errenteriako Udalak elkarlanean. Urtarril eta otsailean zehar, aldiz, filmok Tabakaleran izango dira ikusgai Mitxelenarenak zikloan.
Egan aldizkaria izan zen euskarazko zinema kritikak aldizka argitaratzen zituen lehen berripapera. 1954 eta 1961 bitartean Koldo Mitxelenarena izan zen egiteko hori, baina filmen alderdi teknikoak saihestu eta lanaren zein zinegilearen testuingurua azaltzeaz arduratzen zen. Hala, iritzia eman ordez, filmari buruzko informazioa eskaintzen zuen ironia, sarkasmoa eta umorea baliatuz.
Bada, film horietako zazpi Donostiako Tabakaleran izango dira ikusgai urtarrilaren 7tik otsailaren 18ra bitarte. Euskadiko Filmategiak eta Errenteriako Udalak elkarlanean bigarrenez antolatuko dute zikloa, eta film guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte, euskarazko zein gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrerak 3,5 euro balioko ditu.
Egitaraua:
Urtarrilak 7, 19:00etan
Los jueves, milagro – Luis García Berlanga, 1958. Aurkezpena: Elixabete Pérez
Urtarrilak 14, 19:00etan
On The Waterfront – Elia Kazan, 1954. Aurkezpena: Josean Ruiz de Azúa
Urtarrilak 21, 19:00etan
Moby Dick – John Huston, 1956. Aurkezpena: Begoña del Teso
Urtarrilak 28, 19:00etan
Vera Cruz – Robert Aldrich, 1953. Aurkezpena: Joxean Fernandez
Otsailak 4, 19:00etan
My Darling Clementine – John Ford, 1946. Aurkezpena: Txema Muñoz
Otsailak 11, 19:00etan
On The Beach – Stanley Kramer, 1959. Aurkezpena: Amaia Serrulla
Otsailak 18, 19:00etan
Not as a Stranger – Stanley Kramer, 1955. Aurkezpena: Maialen Beloki