Bere generoaren barruan erreferentea bilakatzen ari den Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiak bederatzigarren edizioa ospatuko du aurtengoan. Bederatzi film programatu dira lehiaketarako eta beste sei erakusketarakoTrueba Zinemetan eta Antzoki Zaharrean egingo diren emanaldietan, urtarrilaren 9tik 16ra. Filmeez gain, kontzertuak, erakusketak eta mintegiak ere izango dira. 

Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiarekin emango zaio hasiera 2016ko zinema ekitaldien egutegiari. Zortzi edizioren ostean, jaialdia genero honetako erreferente bihurtu da Europa mailan. “Ekimenak musika dokumentalen zinemaren arloan topagunea, aurkezpen gunea eta erakusketa gunea izatea du xede”, halaxe adierazi zuten antolatzaileek atzo egin zuten aurkezpenean.

2016ko edizio honek “jauzi kualitatibo berri bat” izango duela ere gaineratu zuten. Jaialdiak Euskal Herriko eta nazioarteko bederatzi film programatu ditu lehiaketarako, eta sei film, erakusketarako; horiek Trueba zinemetan eta Antzoki Nagusian eskainiko dira, bakoitza 7 euroan. Lehiaketara aukerkezten diren filmen artean dugu Beatriz Echeverria iruindar gaztearen Sonido Pamplona lana.

Zinemaz haratago

Emanaldi horiez gain, beste hainbat sail ere izango ditu jaialdiak. Besteak beste, ‘Ikusle berriak saioa’ izango da aurten ere, 16-25 urte arteko ikusle gazteen artean musika dokumentalak ezagutarazteko asmoz. Zuzeneko musikarentzat ere tartea izango da, eta hainbat kontzertu programatu dira Le Bukowski, Dabadaba eta Trueba zinemetan.

DOCK 2016 LOGOS BAJA

Bestetik, Saioa Burutarán – Susi artistaren A bam bam boo loo ba ilustrazioen erakusketa aurkeztuko du Egiako Kultur Etxean. Amaitzeko, ‘Egiazoren Narratibak’ mintegiaren bidez zinema dokumentalaren eta haren adierazpide desberdinei buruzko hausnarketa eta eztabaida sortuko dute hainbat hizlarik.

Info+: Programazio osoa