Egile gazteek egindako 300 lanen artean, 17 film labur aukeratu ditu epaimahaiak gaur iluntzean Beasaingo XV. Gaur Laburrak jaialdian parte hartzeko. Hamabost urte daramatza Goieniz zineklubak, Beasaingo Udalaren laguntzaz, laburren sesio hau Usurbe Antzokian antolatzen. Helburua, bertako zinegile gazteen lanak ezagutzera ematea, eta urteko lanik interesgarrienak zine-klubeko ikusleei erakustea dira. Sariak ematerako garaian, azken hitza, hain zuzen, publikoak izango du.
Beasaingo Goieniz Zineklubak antolatutako Gau Laburra ekimena gaur egingo dute herriko Usurbe antzokian. Sarrerak lau euroan salduko dira, eta emanaldia bi zatitan banatuko dute: 20:00etan lehen zatia, eta 22:00etan bigarrena.
Epaimahaiak 300 lanen arteko galbahea egin behar izan du, lehiatuko diren 17 filmak aukeratzeko. Horien artean, Euskal Herriko zein kanpoko ekoizpenak daude. Besteak beste, Aitor Oñederraren I said I Wold Never Talk about Politics 2015eko Kimuak programako laburra, Sonia Estévez ikusentzunezko artistak Stop motion teknikaz zuzendutako Abiadura azken animazio-lana, edota Donostiako Larrotxene zine eskolako ikasleen lau labur daude horien artean.
Azken hitza, publikoarena
Epaimahaiaren aukeraketaren ostean, publikoari egokituko zaio Gau Laburrak jaialdiko film labur onerenaren saria banatzea. Guztira, Goienizek bi sari nagusi eta aipamen berezi bat emango ditu. Sari banaketa urtarrileko zineklub emanaldian izango da.
EGITARAUA:
1. zatia, 20:00etan:
- OK Correo
- I said I Wold Never Talk about Politics
- PAPA DANS MAMAN
- Mezu bat hozkailuan
- RULETA
- PARÁLISIS
- 40 aniversario
- Algunos hombres siguen sin aclararse
2. zatia, 22:00etan:
- La señora Jesus Mari
- El maquinador
- Los pies fríos
- Un mañana mejor
- Abiadura
- Deber
- Bideak
- Gente de letras
- Samiña