SGAE Fundazioak Ikerketa Sariak banatzen ditu urtero, eta aurtengo deialdian, Doktore Tesi Onenaren kategorian, bi lan saritu ditu: Noemí Pulido Pavónen Explorando el vínculo entre la economía del copyright y la política de competencia tesia batetik, eta Miren Manias Muñoz gipuzkoarraren Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa (2005-2012): hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa tesia bestetik.
Azken hamar urteetako dozena bat euskal ekoizpenen finantziaketa eta produzkio kostuak aztertu ditu Miren Manias ikerlari oñatiarrak Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa (2005-2012): hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa doktore tesian. Industriaren egoera eta beronen indargune zein ahulguneak azaleratu ditu egindako lanean.
Bada, SGAE Fundazioaren deialdira aurkeztu zuen lana, eta epaimahaiak Doktore Tesi Onenaren saria eman dio, Noemí Pulido Pavónen lanarekin elkarbanatutako saria, hain zuzen. Lanaren inguruan hitz egin genuen Maniasekin. Hemen elkarrizketa osoa.
Ikerketa Lan Onenaren saria, aldiz, Andrea Arellanori eman diote, Herederos de memorias lanagatik, eta doktore tesia egiteko laguntza José Manuel Moreno Domínguezek jaso du. Política audiovisual e integración Iberoamericana. Evaluación y prespectiva de las iniciativas regionales du izena lanak.