Hollywoodeko Akademiak bart gauean erabaki du ingelesez besteko filmen atalean zein bederatzi film pasako diren hurrengo fasera, eta Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak filma ez da horietako bat izango. Haren ordez, Kolonbia, Danimarka, Frantzia, Alemania, Belgika, Finlandia, Hungaria, Irlanda eta Jordaniako ordezkariek bederatzi hautagaien artean jarraitzen dute.
Oscar sarietarako lehian parte hartu duen euskarazko lehen filma izan da Loreak. Espainiako Akademiak Espainia ordezteko hautatu zuen filma iragan irailean, baina Hollywoodeko Akademiaren lehen hautaketatik kanpo geratu da drama.
Izan ere, uneotan nazioarteko bederatzi filmek jarraitzen dute lehian: El abrazo de la serpiente (Ciro Guerra, Kolonbia), A War (Tobias Lindholm, Danimarka), Mustang (Deniz Gamze, Frantzia), Laberynth of Lies (Giulio Ricciarelli, Alemania), The Brand New Testament (Jaco Van Dormael, Belgika), The Fencer (Klaus Härö, Finlandia), Son of Saul (László Nemes, Hungaria), Viva (Paddy Breathnach, Irlanda), eta Theeb (Naji Abu Nowar, Jordania).
Horien artean bost hautatuko dituzte otsailaren 14an banatuko dituzten Oscar sarien galan lehiatzeko.