Suffragette

Ingalaterrako emakume sufragisten inguruko historia kontatzen du filmak, Lehen Gerrate Mundialaren testuinguruan kokatua. Parekidetasuna eta duintasuna lortzearen aldeko borrokan, beren lanak, etxeak, seme-alabak eta bizitzak galtzeko prest dauden emakume ezagutuko ditugu. Halaber, hiru emakume indartsu topatuko ditugu ekoizpenean:  Sarah Gavron zuzendaria, Abi Morgan gidoigilea eta Carey Mulligan aktore protagonista. Garrantzi berezia hartzen dute halaber, Helena Bonham Carte eta Meryl Streep aktorek, Mulliganekin batera.

45 Years

Interpretazio bikaina eskaintzen du 70 hamarkadan “mito erotikoa” izendatua izan zen Charlotte Rampling aktore ingelesak. Horren erakusgarri dira, Berlineko Jaialdian eta Zinema Europarraren Sariketan jasotako sariak, beste errekonozimenduen artean. Kate Mercerren azalean sartuko da Rampling. Bere ezkontzaren 45 urteurrena betetzear dela-eta, bere senarrari zuzendutako gutun bat iritsiko zaio. Bertan, senarraren lehen maitasunaren gorpua Suitzako Alpeetan izoztua topatu dutela jakingo du.

Star Wars. Episode VII: The Force Awakens 

Bihar estreinatzen da mundu osoan Star Wars sagaren zazpigarren filma, J.J.Abramsen zuendaritzapean. Ongiaren eta gaizkiaren arteko amaigabeko borrokarekin jarraituko dugu lan honetan ere. 30 urte pasa dira 6. pasartean (Return of the Jedi) Aliantza Errebeldeak Heriotzaren Izarra garaitu zuenetik. Hala ere, Galaxia gerran dago oraindik. Errepublika berri bat sortu da, eta Lehen Ordena Inperio Galaktikoaren hautsetatik bersortu da. Tartean, Leia Oana, Han Solo, Chewbacca, R2-D2 eta C-3PO pertsonaia ezagunak talde honen aurkako erresistentzian borrokan ariko dira.

Time Out of Mind

Richard Gere etxegabeko baten azalean sartuko da, askorentzat bere ibilbideko interpretazio onena eskaintzen duen filma honetan. Bizitzako gorabeherak direla medio, George New Yorkeko etxegabekoen egoitza batera joan beharrean aurkitzen da. Bertan, inolako baliabiderik gabe, kalean eskale moduan aritzea beste erremediorik ez du izango, bera baino eskarmentu gehiago duen Dixonekin batera. Torontoko Jaialdian Nazioarteko Kritikaren Fipresci saria jaso zuen Oren Movermanek zuzendutako lan honek.

Hyena

Narkotrafikatzaile arriskutsuenetan espezializatutako Londreseko unitate poliziala zuzentzen du Michael Logan agente ustelak. Bere estatusa kolokan geratuko da bi gaizkile albaniar agertzen direnean. Goraipatzekoa da Gerard Johnson zuzendari eta gidoigileak, eta Peter Ferdinando aktore protagonistak osatzen duten binomioa.

Zonda: Folclore argentino 

Musika herrikoien mundu magikoan barneratuko da Carlos Saura zinegile argentinarra, herrialdeko iragan, orainaldi eta etorkizuneko folklorean ibilbide zoragarri bat eskainiz.

Un día vi 10.000 elefantes 

Angono Mba 80 urteko ginearrak, Manuel Hernandez Sanjuan zinegileak eta bere taldeak 1944 eta1946 artean Espainiako Gineara egindako bidaia gogoratuko du. Afrikar kondaira baten arabera, 10.000 elefante elkarrekin ikus zitezkeen laku baten  bila abiatu zen taldea, eta hori nola dokumentatu zuten aztertzen du lan honek.