Amama eta Un otoño sin Berlin filmeko protagonistak Emakumezkoen Errebelazio Aktore onenaren sarirako hautagaiak dira, gaur goizean Espainiako Arteen eta Zinema Zientzien Akademiak jakinarazi duenez. Borja Cobeagaren Negociador filma, berriz, Gidoi Original onenaren sarirako proposatua izan da, eta Yoko eta lagunak Animaziozko Film onenaren garaikurrerako.

Goya

Otsailaren 6ko gauean izango da Espainiar Estatuko zinema gala. Egun horretan, 30 urte betetzen dituen sariketako alfonbra gorria zeharkatu beharko dute Iraia Elias eta Irene Escolar aktore gazteek, Amama eta Un Otoño sin Berlin filmeetan egindako lanengatik Emakumezkoen Errebelazio Aktore onenaren sarirako proposatuak izan ostean. Aurkari zailak izango dituzte parez pare, Antonia Guzmán eta Yordanka Ariosa. Besteak beste, Ariosak emakumezkoen aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen Donostiako Zinemaldiko azken edizioa, proposatua izan den El rey de la Habana filmagatik hain zuzen.

Beste bi euskal ekoizpenek ere hautagaitzak lortu dituzte. Borja Cobeagak zuzendu eta idatzitako Negociador filma Gidoi Original onenaren sarirako proposatua izan da, eta Juanjo Elordi eta Rishat Gilmetdinoven Yoko eta lagunak haurrentzako lana Animaziozkozo Film onenaren sarirako. Azken honek, ‘Giraldillo Junior’ saria jaso berri du Sevillako Zine Europearraren XII. Zinemaldian.

Info+: Goya sarietako hautagaitza guztiak.

Hautagaitzen aurkezpen bideoa: