Horixe izan zen pasa den igandean Irudienean, Durangoko Azokaren 50. edizioaren testuinguruan, antolatu genuen mahai ingurutik atera zen ondorio nagusia. “Euskal zinema industriaren belaunaldi berria”, izenburupean, belaunaldi berri hau ordezkatzen duten lau perfil gonbidatu genituen solasaldira: Lara Izagirre ‘Un Otoño sin Berlin’ filmeko zuzendaria, Miren Manias zinema industriaren ikerlaria, eta Irune Gurtubai eta Joseba Usabiaga ‘Pikadero’ filmeko ekoizlea eta aktorea, hurrenez hurren.

Maialen Goñi zinea.eus atariko erredaktorea aritu zen gidari lanetan, ordu eta erdi iraun zuen mahai inguruan. Besteak beste, garaiotan euskal zinema industriak bizi duen loraldiaz zein pertzepzio duten galdetu genien parte hartzaileei, eta nork bere alorretik sektorea nola bizi duen azaldu zuten. Zailtasunak, finantzazioa, talde artistiko zein teknikoaren maila, euskara eta etorkizuneko erronkak izan ziren hizpide.

Lara Izagirre, zinegilea: “Euskal industriak kalitate ezberdineko filma gehiago behar ditu urtean, talde tekniko eta artistikoak trebatu eta industria sendo bat sortzeko”.

lara

Irune Gurtubai, ekoizlea: Pikadero euskaraz filmatzea erabaki naturala izan zen, zuzendaria eskoziarra izan arren, inork ez genuen beste modu batera imaginatzen filma”.

irune

Miren Manias, ikerlaria: “ Industria gisa badago loraldi berri bat. Produkzio jarraitu bat dago. Jendea ere izenez ezagutzen hasi da. Horrek talde tekniko eta artistiko finkoak sortzen lagundu du.”

Miren manias

Joseba Usabiaga, aktorea: “Aktoreek zikloak bizi dituzte, ni berri batean nago”

joseba