Cartel-The-Scale_para-web_031Aitor López de Aberásturiren The Scale of an Obsession filmaren aurkezpenaren harira, abenduaren 10ean Arabako ikus-entzunezko ekoizpenaren etorkizuna aztertuko dute Gasteizko Artium museoan. Hitzaldia eta mahai-ingurua egingo dituzte arratsaldean.

Zinemaren alorreko zerga pizgarri eta inbertsio arabarra izango dute aztergai abenduaren 10ean, osteguna, Gasteizen. Gaia mahai-gainera ekartzeko, Pedro González-Perabá ATE Aholkularitza enpresako kideak hitzaldia eskainiko du Artiumen 16:15etik aurrera.

Ondoren, Arabako ikus-entzunezko ekoizpenaren etorkizunaz ariko dira ondorengo hiru gonbidatuak: Jon Martínez Arabako Foru Aldundiko Ogasun-ikuskatzailea, Fernando López Castillo Film Officeko kidea eta Joxe Portela IBAIAko lehendakaria. Bigarren saio hau 17:15ean hasiko da.

Filmaren aurkezpena

18:45etik aurrera, azkenik, The Scale of an Obsession lana aurkeztuko dute. Aitor López de Aberásturi da filmeko zuzendaria, eta lantadearen batera izango da emanaldian, ikus-entzuleek galderak egiteko aukera izan dezaten. Lanak herritarrengandik hurbil baina zirkuitu artistiko garrantzitsuetatik urrun jarduten duten artisten balioa aldarrikatuko du. Horretarako, David F. Brandon artistaren sortze prozesua pantailaratuko du.

Jardunaldia 19:45ean amaituko da, pintxo-potearekin. Asistentzia konfirmatu egin behar da 945 23 04 98 telefonoan ala info@areaudiovisual.com helbidean.