Bihar, abenduak 3, hasi eta abenduaren 18ra bitarte, Donostia eta Bilbon proiektatuko dira Katrina Urakanak New Orleans hirian eragindako ondorioak islatzen dituzten lanak. Ezbeharraren hamargarren urteurrena dela eta abiatu du zikloa Euskadiko Filmategiak Tabakalera eta Azkuna Zentroaren laguntzaz. Fermin Muguruza izango da aholkulari lanetan.

trouble the water

“Zinemari esker, historia hura haizeak ez eramatea”. Horixe da Euskadiko Filmategiak ziklo honen bidez bilatzen duena. 2005eko abuztuan Katrina urakanak suntsiketa eragin zuenean, zenbait zinemagile ospetsu ezbeharraren tokira bertaratu ziren haien kamerak hartuta. Egun horietan filmatutakoen emaitzak izango ditugu ikusgai, abenduaren 3an hasi eta 18ra bitarte, Donostiako Tabakalera eraikinean eta Bilboko Azkuna Zentroan.

“Ziklo laburra baina trinkoa da honakoa”, adierazi dute antolatzaileek. Urakanak 1.833 hildako utzi zituen Amerikako Estatu Batuetako hego-ekialdean, eta 100.000 etxe gelditu ziren ur azpian. Datu latzgarri horien kronika egiteaz gain, Bushen gobernuaren kudeaketa gaitasun eza ere islatu nahi izan dute zinegileek beren lanen bidez.

Zikloa Fermin Muguruzaren Nola? (2015) filmarekin hasiko da, New Orleanseko kultura musikalari egindako omenaldia. Ondoren, Carl Deal eta Tia Lessinen Trouble the water (2008) ikusteko aukera izango dugu. Aaron Walker, berriz, Katrinaren aurreko eta ondorengo ikuspegi antropologikoetan murgildu zen Bury the hatchet (2009) filmarekin. Spike Leek HBOrentzat egindako When the levees broke (2006) dokumentalak itxiko du zikloa.

prentsaurrekoa_rueda de prensa_1 (2)

 

KATRINA, 10 URTE ONDOREN – EGITARAUA

NOLA? (Fermin Muguruza, 2015)

  • Abenduak 3 (19:00). Donostia-Tabakalerako zinema. *Aurkezpena: Fermin Muguruza
  • Abenduak 4 (19:00). Bilbo-Azkuna Zentroko Auditoriuma. *Aurkezpena:Fermin Muguruza

Trouble the water (Carl Deal-Tia Lessin, 2008)

  • Abenduak 7 (19:00). Bilbo-Azkuna Zentroko Golem Zinemak
  • Abenduak 10 (22:00). Donostia- Tabakalerako zinema aretoa. *Aurkezpena: José Luis Rebordinos, Fermin Muguruza 

Bury the hatchet (Aaron Walker, 2009)

  • Abenduak 10 (19:00). Donostia-Tabakalerako zinema aretoa. *Aurkezpena: Fermin Muguruza
  • Abendua 11 (19:00). Bilbo-Azkuna Zentroko Auditoriuma. 

When the levees broke (Spike Lee, 2006)

  • Abenduak 17 (19:00). Donostia- Tabakalerako zinema aretoa. *Aurkezpena: Begoña del Teso, Fermin Muguruza
  • Abenduak 18 (19:00). Bilbo-Azkuna Zentroko Auditoriuma.