Asteburuan, azaroaren 27tik 29ra, arriskuzko kirolen lehen IrriSarri Sports Film Festival jaialdia egingo dute Igantziko IrriSarri Land abentura parkean. Bertako eta atzerriko zinegileen lanen proiekzioez gain, bizikletarekin lotutako hainbat ekintza egingo dituzte larunbat eta igandean, baita film laburren 24 orduko rallya ere!

IrriSarri_Sports_Film_Festival_Zinea

Larunbatean, azaroak 28, goizeko 10:00etan abiatuko dute film laburren rallya. Parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte gutxienez 90 segundo eta gehienez 120 segundo dituzten lanak osatzeko. Irudiak, noski, parkean bertan hartuak beharko dute izan. Igandean, eguerdiko 12.00etan, beren lanak aurkeztu beharko dituzte, eta hiru irabazleek asteburuko egonaldia irabaziko dute parkean.

Emanaldiak, ostera, ostiralean bertan hasiko dira: 17:30etik aurrera proiekzioak egingo dituzte, eta 18:30ean emanaldia egingo dute zinema aretoan. Larunbat arratsaldean, halaber, bertako zein atzerriko lanen proiekzioen txanda helduko da, 17:30etik aurrera, eta igandean, azkenik, rallyan parte hartu duten filmak eskainiko dituzte 16:00etan egingo duten sari banaketa ekitaldian. Animatu!