Isabel Hergueraren Amore d’inverno lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia lortu du, eta Xacio Bañoren Eco filmak Zine Espainiarraren Sari Nagusia; Film Latinoamerikar Hoberenaren garaikurra berriz, Bruno Carboni zinegilearen O teto sobre nós lanarentzat izan da.

Eguardian eman du jakitera nazioarteko epaimahaiak Zinebiko palmaresa, eta gaur gauean egingo dute sari banaketa Itziar Ituñok Arriaga Antzokian aurkeztuko duen  itxiera ekitaldian (20:00etan). Horrez gain, ekitaldian, Ohorezko Mikeldia emango diote Aki Kaurismäki zinegile finlandiarrari, ibilbide oparoaren errekonozimendu gisa, eta ostean, Miguel Mezquírizen Bilbao en el segundo aniversario de su liberación (1939) film labur dokumentala eskainiko dute.

Bihar, larunbata, saria irabazi duten jaialdiko lan guztiak proiektatuko dira, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Arriaga Antzokian.

Palmaresa:

  • Bilboko Jaialdiko Sari Nagusia: Renaître, Jean-François Ravagnan (Belgika)
  • Euskal Zinearen Sari Nagusia: Amore d’invierno, Isabel Herguera (Euskal Herria)
  • Zine Espainiarraren Sari Nagusia: Eco, Xacio Baño (Espainia)
  • Fikziozko Zilarrezko Mikeldia: Rearranged, Ewa Górzna (Finlandia)
  • Fikziozko Urrezko Mikeldia: Sous les soutanes, Michel Zarazir (Libano)
  • Animaziozko Zilarrezko Mikeldia: D’ombres & D’ailes, Eleonora Marinoni / Elice Meng (Frantzia/Suitza)
  • Animaziozko Urrezko Mikeldia: Edmond, Nina Gantz (Britainia Handia)
  • Dokumentalen Zilarrezko Mikeldia: Salers, Fernando Domínguez (Argentina)
  • Dokumentalen Urrezko Mikeldia: La impresión de una guerra, Camilo Restrepo (Frantzia/Kolonbia)
  • Film Latinoamerikar Hoberenaren Mikeldia: O teto sobre nós, Bruno Carboni (Brasil)