Creative Commons lizentziapean sortutako zinema sustatzeko asmoz, CineCCdonostia zinemaldia egingo dute Donostian azaroaren 16tik 20ra, Koldo Mitxelena Kulturunean eta DSS2016 gunean. Ikusleek nazioarteko film luze eta laburren sorta oparoaz gozatzeko aukera izango dute, eta horrekin batera, mahai-inguruak, hitzaldiak eta foroak antolatu dituzte, lizentzia libreen sorkuntza eta zabalkundeari buruz hausnartzeko.
2013an sortu zen CineCCdonostia, Bartzelonako BccN (Barcelona Creative Commons Film Festival) oinarri hartuta. Bertsio katalana bezalaxe, Donostiakoa ere CC by-nc-sa 3.0 (Aitortu / Ez komertziala / Partekatu berdin) lizentziapean egiten da. Horren arabera, jaialdiko programazioa eta edukia osorik nahieran kopiatu, nahastu, banatu eta proiektatzeko aukera ematen dute antolatzaileek.
Azaroaren bigarren hamabostalditik aurrera, astebetez, CC lizentziapean egindako filmak ikusi ahal izango dira, eta horrez gain, mahai inguruak eta bestelako hausnarketarako espazioak sortuko dituzte. Proiekzio guztiak 18:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da.
PROGRAMAZIOA
Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta kalea 9. Donostia)
- Azaroak 16: The Internet’s Own Boy: The Story of Aaron Swartz (2014). Zuzendaria: Brian Knappenberger. Ekoizpena: Luminant Meida. CC BY-NC-ND
- Azaroak 17: Yes, we fuck (2015). Zuzendariak: Antonio Centeno eta Raúl de la Morena. CC BY-NC-ND
- Azaroak 18:
- Port Trade Portrait (2014). Zuzendaria: David Batlle. CC-BY-NC-SA
https://vimeo.com/104874716
- La Puerta Azul (2015). Zuzendaria: Alicia Medina. Ekoizpena: Diodo Media. CC-BY-NC-ND
- Azaroak 19: Las Costuras de la piel (2014). Zuzendaria: Cèlia Vila eta Enric Escofet. Ekoizpena: No Dust Films. CC-BY-SA
DSS2016 gunean (Easo kalea, 23. Donostia)
- Azaroak 20: ¡Copiad malditos! Derechos de autor en la era digital (2011). Zuzendaria eta ekoizpena: Stephan Grueso. CC-BY-NC