Ikusmira Berria programarako hautatua izan ostean, Maider Oleagak (Bilbo, 1976) Tabakaleran igaro du iraila osoa bere proiektu berria garatzen, beste hiru egilerekin batera. Donostiako Zinemaldiak, Donostia Kulturak, Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta DSS2016k bultzatutako egitasmo honek ikus-entzunezko sormena sustatzea du helburu. Oleagak garatu duen lanak ‘IRA 26-2’ du izena, eta Elbira Zipitria pertsonaia ezagutzera emango du.

Bilbo, Madrid eta Mexikon egonaldi luzeak egin ostean, Donostian lur hartu zuen Maider Oleaga zinegileak orain dela hiru urte, eta hara non, Elbira Zipitriaren zenaren etxean bizitzea egokitu zitzaion.  Pertsonaia honen istoria ezagutu zuen orduan, eta “txundituta” geratu zen. Ikastolen sortzailea, 30 urtez eskola klandestikoak eman zituen Zipitriak Donostiako Alde Zaharreko pisu horretan. Politikaria, euskaltzalea, abertzalea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile amorratua izan zen baita ere, eta  “debebekatutako muga asko zeharkatu zituen”,  Frankismoaren eta errepresioaren garai zailetan.

Dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan dantzan dabilen lan honek beraz,‘Ira’-ri (Elbira Zipritiaren goitizena) aitorpena egitea du helburu, eta horretarako norabide askotako bilaketa bat proposatu du egileak. Alde batetik, Elbira pertsonaiaren bilaketa bat da, eta bestetik, Oleagaren bilaketa pertsonala eta formala ere bada.

Maider_Oleaga_01