Un otoño sin Berlín
Lara Izagirre zinegile zornotzarraren lehen film luzean, barrura begirako lan bat proposatzen du, ukitu autobiografikoa duen June (Irene Escobar) pertsonaiaren bitartez. Zornotzan bertan errodatua, June bere jaioterrira itzuliko da, bere senide, lagun eta lehen amodioarekin topo egin, eta etendako harremanak berreskuratzeko asmoz. Filma Zinemaldiko Zinemira galan estreinatu zen.
El Clan
Zuzenari onenaren Zilarrezko Lehoia saria irabazi zuen Pablo Traperok Veneziako Zinema jaialdian lan honi esker. 80ko hamarkadan, gizarte argentinarra astindu zuen Clan Puccio polizia kasuaren kronika egingo du obrak.
The Homesman
Ameriketako Mendebaldeko emakumeen inguruko istorio ezohiko bat idatzi, zuzendu eta antzeztu du Tommy Lee Jonesek. Hilary Swank aktoreak mendebaldeko herri urrun batean bizi den emakume bakarti bat gorpuztuko du. Lee Jonesen pertsonaiarekin batera,desertutik bidai arriskutsu bat hasiko dute Nebraskatik Iowa, misio bat betetzeko asmoz. Canneseko jaialdian Sail Ofiziarean lehiatu zen filma, eta kritika bikainak jaso ditu.
Yoko eta Lagunak
Juanjo Elordi eta Rishat Gilmetdinoven Yoko eta Lagunak euskal animazioak Vik izeneko mutikoaren istorioa pantailaratuko du. Vik eta gurasoek hirugarrenez aldatu dute bizilekua, eta beste hiri batera joango dira bizitzera. Nekez bada ere, lagunak egitea lortuko du, Mai eta Oto. Haiekin batera, parkean bizi den izaki magikoa ezagutuko du, Yoko. Somuga ekoizpen etxearen haurrentzako filmak, Sevillako Zinema Europarraren Zinemaldian parte hartu du.
https://www.youtube.com/watch?v=kw6_9aVscmc
Hrútar (Rams)
Cannes Jaialdiko Un Certain Regard saria irabazi zuen lanak, Islandiako larretan kokatuta istorioa soil eta intimista kontatuko digu. 40 urtez elkarri hitzik trukatu gabe egon ostean, bi anaia elkartu egin beharko dira beren ondasun preziatuena den ahari talde bat aurrera ateratzeko.
Straight Outta Compton
80 hamarkadako Californiako Compton auzoan kokatua, boterearen aurka errebelatzen den gazte talde baten istorioa kontatuko du filmak. Gertakari erreal batean oinarria, hip hop-aren bidez, ghettoko bizitza azalduko dute gazteek, ordura arteko musika eta kultura herrikoia irauliz.
Sicario
Estatu Batuen eta Mexikoko mugan kokatua, Gobernu amerikarrak FBIko gazte idealista bat (Emily Blunt) prestatuko du narkotrafikoaren aurka lan egiteko. Bluntekin batera, Benicio Del Toro, Josh Brolin eta Victor Garberrek osatuko dute drogen inguruko thriller honetako aktore taldea.
Good People
Senideen Londreseko etxea berritu zutenetik, James Francok eta Kate Hudsonek osatzen duten bikote gaztea zorpetuta dago. Egun batean, beren etxeko jabea hil egingo da, eta 200.000 libera topatuko dizute bere etxean. Diruarekin geratzea erabakiko dute, eta hortik aurrera era guztietako zorigaitzak suertatuko zaizkio bikoteari.
La adopción
Adopzioaren gai zaila jorratzen du Daniela Féjerman zuzendariak bere azken lanean. Bikote batek Europa Ekialdera bidaiatuko du haur bat adoptatzeko asmoz. Bertan ustelkeriarekin eta haurren trafikoarekin topo egingo dute, ametsa zena amesgaizto bilakatuz. Filma Valladolideko Zinema Jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu da.
Los cinco y el secreto de la pirámide
Bernardek erakusketa bat antolatu du Cairon, eta berarekin eramango ditu bere hiru seme-alabak eta Elena lankidea. Bertan, lapurketa egitea egotziko diote Bernardi, eta espetxean sartuko dute epaiketa egin bitartean. Bost pertsonaiak orduan, Bernard errugabe dela demostratzen saiatuko dira. Gazteentzako abentura filma zuzendu du Mike Marzuk alemaniarrak.
Flow
Walter Mann bere barneko argi-itzalen artean borrokan dabilen aktorea da. Bi alde hauen arteko lehian, bata besteari gailenduko zaio filmaren amaieran. David Martínez espainiarraren lehen film luzea da honakoa.
Sonata per a violoncel
Julia biolontxelo-jotzaile ospetsuari fibromialgia gaitza kronikoa diagnostikatu diote. Juliak biolontxeloa jotzen jarraitzeko bere gorputzaren aurka egiten duen borroka irudikatuko du filmak. Anna Bofarull zinegile kataluniarraren azken obra da.
Boxing for Freedom
Juan Antonio Moreno Amadorrek eta Silvia Venegas Venegasek zuzendu eta idatzitako dokumentalak, Afganistango Sadaf Rahimi emakume boxeolariaren istorioa ekarriko digu. Emakume aske bat izan nahi badu, herrialdeko tradiziori, eta bere beldur eta patuari aurre egin beharko dio Rahimik.
La final
Europako Ligako Champions Futbol Txapelketaren finalaren atarian, bi talde aurkarietako zaleen arteko maitasun istorioa kontatuko digute. Protagonistak Atletico Madrileko hiru mutil gazte eta Real Madrileko bi neska izango dira. Tarazonako Jaialdian Publikoaren Saria eskuratu zuen Valerio Bosermanen lanak.
Línea de meta
Hamaika urteko Maria neskatoak Rett Sindromea du, gaur egun sendagairik ez duen gaitz genetikoa. Bere aita Joselek, marathoiak korritzen ditu alabaren gurdia bultzatuz, gaitza bisibilizatu eta gizarteratzeko asmoz. Pertsona desgaituen inguruko dokumental honek, Bikaintasunaren Saria eskuratu zuen IndieFEST Films Awards jaialdian.
Game Over
Gazte protagonistak soldatu izateko bere ametsa bete du, baina gerrak aspertzen duela ikusi eta etxera bueltatuko da. Bertan, krisiak eragindako besten gerra batekin topo egingo du. Errelitatearekin bizi zuen talka horren ondorioz heldutuko den pertsonaia baten inguruko dokumentala da honakoa.
The Beautiful Cádiz
Cadizen kokatutako fikziozko maitasun istorio bat kontatzen du The Beautiful Cadiz lanak. Rafael Sadocek zuzendu eta idatzia, Javier Aguilerak, Ana Marina Eligiok eta Victor Gáezek osatzen dute aktoren taldea.