UNRWA Euskadi Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak antolatua, Donostia, Basauri, Zestoa, Zumaia eta Gasteizen ikusi ahal izango dira hainbat emakume palestinarrek sortutako 12 film labur. Emanaldiak azaroan zehar antolatu dituzte, eta honako zinegileen partaidetza izango da, besteak beste: Alia Arasoughly (Shashat erakundea), Liali Kilani (If they take it), I´temad Kamel (Siege eta Almahjob), eta Reham Al-ghazali (Out of frame eta Madleen).

Saioek 2 orduko iraupena izango dute, eta hitzaldietan aldibereko itzulpen zerbitzua izango da.

PROGRAMAZIOA:

  • Donostia, Antiguoko Lugaritz Kultur Etxea: Heriz Pasealekua, 20
    Azaroak 5ean eta 20an, 19.00etan
  • Basauri, Marienea – Emakumeen Etxea:Kareaga Goikoa kalea, 54
    Azaroak 17 eta 18an: 18.30etan.
  • Zestoa, Zestoako Kultur Etxea: Axun Arrazola Plaza, 1
    Azaroak 19an, 19.30etan.
  • Zumaia, Emakunderen autobusa, Malen Etxea eta Haurralde Fundazioaren laguntzarekin: Eusebio Gurrutxaga Plaza
    Azaroak 21an, 17.30etan.
  • Gasteiz, Sukubo – espazio feminista: Kubo Kalea, 5
    Azaroak 26 eta 27an, 18.30etan.

emakumeen begietatik