web-logo-011

Errenteriako Film Laburren Jaialdiak 20. edizioa du aurtengoa, eta hilaren 12tik 15era, ostegunetik igandera, solasaldiak, film laburren emanaldiak, eta nola ez, sari banaketa ekitaldia egingo dituzte Niessen Zinemetan eta herriko beste hainbat aretotan. Sarrera doakoa izango da!

20tik gora film labur izango dira ikusgai datozen egunetan Errenteriako Film Laburren Jaialdian. Aurtengo edizioa berezia izango da, zifra borobila beteko baitu ekimenak, eta besteak beste, euskal zinema, emakumea zineman eta film laburren banaketa izango dituzte aztergai solasaldietan.

Egitaraua ostegunean, azaroak 12, abiatuko dute. 18:00etatik 19:00etara emakumeak zinemaren munduan izan duen papera aztertuko dute Xeran, eta horren ostean, 19:30ean, bederatzi film labur eskainiko dituzte Niessen Zinemetan, ondorengoak:

  • Aitor Oñederraren I Said I Would Never Talk About Politics
  • César Díaz Meléndezen Zepo
  • Bertha Gaztelumendiren Las buenas compañías
  • Yago Mateo Velascoren Fishura
  • Egoitz Albizu Sebalen Balu eta balitz
  • Haritz Ubillagaren The Devil on your Back
  • Kristina Zoritaren Samiña
  • Javier Vigara San Martínen Makila
  • Alazne Etxeberria Blancoren El espirante

Ostiralean, halaber, euskarazko zinemari buruzko mahai ingurua egingo dute Xempelar Etxean 18:00etatik 19:00etara, eta aurreko egunean bezalaxe, 19:30ean laburren txanda helduko da:

  • Hernán Talaveraren Cuatro postales a Marta
  • Sonia Estévezen Abiadura
  • Alexis Moranteren Bla Bla Bla
  • Daniel Remónen Los Cárpatos
  • Juan Beiroren Vainilla
  • Silvia Abascalen No digas nada
  • Iván Ruiz Floresen Teatro
  • David Cerveraren Metros Útiles
  • Peru Bergaretxe Arcelusen El anticipador

Larunbateko egitaraua zertxobai beteago joango da, goizeko 12:00etan film laburren banaketaren inguruko solasaldia egingo baitute Limericken, eta 18:00etan mahai-ingurua film laburren ordezkariekin Xempelar Etxean.

19:30ean ohiko saioa izango da Nieseen Zinemetan, eta ondorengo bederatzi film laburrak eskainiko dituzte:

  • Josué Vergara López eta Mariana Rivera Garcíaren Telares sonoros
  • Alejandra Arboleda Tilanoren Una gallina
  • Estefanía Cortés eta Juancho Bañuelosen Moiré
  • Kike Barberaren No estamos aquí para que nos toquen los huevos
  • Diego Postigoren Mi padre lanzador de peso de la RDA
  • José Manuel Carrascoren Sinécdoque. Una historia de Amour Fou
  • Álvaro Pastorren Inocente
  • Rubén Martínezen Igande bateko proposamena
  • Imanol Iglesiasen Ruleta rusa (lehiaketaz kanpo)

Igandean, azkenik, sari banaketa ekitaldia egingo dute18:00etan Niessenen. Emanaldietarako sarrera doakoa izango da.