24 ordu digitalean du izena Elorrioko Arriola Antzokian antolatzen duten ikus-entzunezko rallyak, eta 10. edizioa asteburu honetan, ostiraletik larunbatera, egingo dute. Bihar, azaroak 5, arratsaldeko 17:00etan jakinaraziko dute gaia antolatzaileek, eta parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte lanak leku berean aurkezteko.
Arriola Antzokiak hamargarren aldiz antolatuko du 24 ordu digitalean izeneko film laburren lehiaketa. Parte hartzaileek bihartik, azaroak 5, larunbatera, azaroak 6, arteko epea izango dute ikus-entzunezko lanak aurkezteko, gaia bihar bertan 17:00etan jakinaraziko baitute.
Ikus-entzunezkoak larunbatean ordu berean aurkeztu beharko dituzte Arriola Antzokian bertan, eta emanaldia 22:00etan egingo dute. Lan onenak 700 euroko saria jasoko du, eta bi finalistek 500na euro lortuko dituzte.
Izena emateko, idatzi 24ordu@arriolaka.com helbidera.