Fermin Muguruza musikari eta ekoizle irundarrak New Orleansen (AEB) grabatutako Nola? diskoa eta dokumentala prest dituela aditzera eman du. Duela hamar urte Katrina urakanak gogor astinduko ingurunearen egungo egoera bistaratuko du bertako musikariekin grabatutako kanta eta irudien bidez.

New Orleans eta Luisiana hitzen laburdura baliatu du Muguruzak dokumental berria izendatzeko, eta galdera ikurra gehituta, euskal grafiara egikitu du. Izan ere, duela hamar urte Katrina urakanak suntsitu zuen AEBtako hiria eta aldiriak egun nola dauden ezagutaraziko du ikus-entzunezko lan berrian.

Horretarako, bertako musikari, ingeniari, aktibista eta abarren testigantzak jaso ditu, eta Lenny Kravitz, Mos Def eta Tim Robbins bezalako musikarien laguntza izan du dokumentaleko soinu banda ez ezik, disko homonimoa ere osatzeko. Musikak identitate ikur gisa zein bizitza eta heriotza ospatzeko baliabide moduan duen garrantzia azpimarratu nahi izan du, halaber.

Lana abenduaren 3an estreinatzeko asmoa duela iragarri du Muguruzak.