Urriaren 6tik 11ra luzatu da aurten Donibane Lohizuneko nazioarteko zinema jaialdiaren bigarren edizioa, eta besteak beste, Thomas Bidegain zinegile zuberotarra eta Lara Izagirre saritu dituzte; lehenak zuzendari onenaren garaikurra eskuratu du Les Cowboys filmagatik, eta bigarrenaren Un otoño sin Berlín lanak epaimahai gaztearen saria jaso du.
Les Cowboys filmak, aurtengo Canneseko zinemaldian izateko ez ezik, Donibane Lohizuneko bigarren nazioarteko zinema jaialdian zuzendari onenaren garaikurra eskuratzeko ere balio izan dio Bidegaini. Harekin batera, baina, Grimur Hakonarson islandiarra ere saritu dute, Beliers filmagatik, eta Sail Ofizialeko film onena Leila Bouzid tunisiarraren A Peine J’ouvre les Yeux izan da.
Lara Izagirrek, era berean, bigarren sari bat eskuratu du, Donostia Zinemaldiko azken edizioa Irene Escolar protagonistak Zinemira saileko aipamen berezia jaso baitzuen. Oraingoan, baina, 10.000 euroko saria jaso du Izagirrek epaimahai gaztearen saria irabazita. Filma azaroaren 13an estreinatuko dute zinema areto komertzialetan.