Durangoko_Azoka_Zinea.eus

Durangoko Azokaren 50. edizioa abenduaren 4tik 8ra luzatuko da, eta bertako espazioetan, hala nola, Irudienean, Kabi@n, Szenatokian eta Ahotsenean, sortzaileek euren lanak erakusteko aukera izango dute beste behin ere. Izena emateko epea urriaren 16ra arte izango da zabalik.

Urteurren borobila izango da aurtengoa Durantoko Azokarentzat, 50 urte beteko baititu euskal liburu eta disko azokarik ezagunenak. Urteak aurrera, areto finkoa ez ezik, hainbat espazio berri ere bereganatu ditu, eta euskarri fisikoen muga gaindituta, aurrez aurreko aurkezpen eta emanaldiak ere eskaintzen dituzte berauetan, ekimen dinamiko eta bizia bilakatuz.

Irudienea guneak, hain zuzen, ikus-entzunezko sortzaileei beren ekoizpenak jendaurrean aurkezteko aukera ematen die, eta aurtengo edizioan izena emateko epea zabalik da jada; gaur, urriak 3, istekoak ziren, baina urriaren 16ra arte luzatu dute.

Proposatzaileak web orrian erregistratu behar du lehenik, eta eskaera bertatik egin. Baldintza bakarra euskarazko lanak aurkeztea da. Ondoren, jasotako edukiekin behin betiko egitaraua osatuko dute antolatzaileek.