Zinemaren_festa_Zinea.eus

Zinemara joatea ohitura sozial izaten jarraitu dezan eta ikus-entzuleei eskerrak emateko asmoz, azaroaren 3tik 5era bederatzigarren Zinemaren Festa antolatuko dute FAPAE, FEDICINE, FECE eta ICAAk. Online erregistratzeko epea gaur zabalduko dute, eta filmak 2,9 eurogatik soilik ikusi ahal izango dira.

FAPAE Espainiako Ikus-entzunezko Ekoizleen Konfederazioak, FEDICINE Zinema Banatzaileen Federazioak, FECE Espainiako Zinemen Federazioak eta ICAA Ikus-entzunezko Arteen eta Zientzien Institutuak elkarlanean antolatutako Zinemaren Festak arrakasta nabarmena erdietsi du azken edizioetan. Filmak 2,9 euroren truke ikusteko aukera izaten da hiru egunez, eta parte hartu nahi dutenek aldez aurretik erregistratu behar dute jaiaren atari ofizialean.

Bada, bederatzigarren edizoa azaroaren 3tik 5era egingo dute, asteartetik ostegunera, eta 14 urtetik beherako zein 60 urtetik gorako lagunek ez dute aldez aurretik izenik eman beharko. Gainerakoek, ostera, gaurtik aurrera zabalik dute erregistratzeko epea.

Ikusgai izango diren filmen artean, Donostia Zinemaldian eskaini dituzten Amama (Asier Altuna), Black Mass (Scoot Cooper), El Rey de la Habana (Agustí Villaronga), Hotel Transilvania 2 (Genndy Tartakovsky), Irrational Man (Woody Allen), Regression (Alejandro Amenabar), Truman (Cesc Gay) eta Me & Earl & the Dying Girl (Alfonso Gomez-Rejón) filmak izango dira, besteak beste.