Joe Wrightek gidatutako Peter Pan mutikoaren abenturei buruzko superprodukzioa urriaren 9an estreinatuko da nazioartean, eta Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenari esker, filma euskaraz helduko da egun horretan bertan Euskal Herriko hainbat zinema aretotara.
12 urteko mutiko bihurria da Peter, eta Londresko umezurtz-etxe batean bizi da. Gau batez, Sekula Betirako mundura bidaia egingo du, eta bertan pirata, gerlari eta maitagarriekin abentura ikaragarriak biziko ditu.
Fantasiazko filmean hartu dute parte nazioarteko hainbat aktore ospetsuk, tartean, Hugh Jackman, Rooney Mara, Amanda Seyfried, Adeel Akhtar, Cara Delevigne eta Levi Miller gatzeak.
Bada, filma datorren urriaren 9an estreinatuko da nazioartean, eta Euskal Herrian euskaraz ikusteko aukera izango dugu zuzenean. Izan ere, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren baitan, filma euskarara bikoiztu dute. Urteko zazpigarren lana da.