Gaur, irailak 28, hasi eta igandera bitarte, iragan asteko Donostia Zinemaldian aurkeztu zituzten zazpi film eskainiko dituzte Bilboko Azkuna Zentroan. Besteak beste, Asier Altunaren Amama, Ben Sharrocken Pikadero eta Hirokazu Koreedaren Umimachi diary izango dira ikusgai.
63. Donostia Zinemaldiko Perlak, Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos eta Sail Ofizialeko zazpi film proiektatuko dituzte gaurtik igandera Bilboko Golem Alhódigan. Emanaldiak 20:00etan izango dira, eta jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte filmak.
Gaur, astelehena, Asier Altunaren Amama (Sail Ofiziala) filma eskainiko dute.
Bihar, aldiz, Svetla Tsotsorkovaren Thirst (Zuzendari Berriak).
Asteazkenean Hirokazu Koreedaren Umimachi diary (Perlak) drama ederraren txanda izango da.
https://youtu.be/MwBGUALzhlg
Ostegunean Ben Sharrock eskoziarraren Pikadero (Zuzendari Berriak) eskainiko dute.
Ostiralean Julio Hernández Cordónen Te prometo anarquía (Horizontes Latinos) proiektatuko dute.
Larunbatean, baina, Scott Grahamen Iona (Zuzendari Berriak).
Igandean, azkenik, Nanni Morettiren Mia Madre (Perlak).