Iragan astelehenean Donostiako Victoria Eugenia antzokian egindako Euskal Zinemaren Galan Karmele Soler makillatzailea omendu zuten bere ibilbide oparoagatik. Bertan Zinemira saria jaso zuen Aitana Sanchez Gijón aktore espainiar eta lagunaren eskutik.
Gau hartan, gainera, aurkeztu zuen Lara Izagirre zinegileak Un otoño sin Berlín bere lehen film luzea, eta aktore taldearekin batera igo zen eszenatokira, tartean, Irene Escolar, Tamar Novas, Ramón Barea, Naiara Carmona, Mariano Estudillo eta Lier Quesada.