fotonoticia_20150610125619_800

Euskal Autonomia Erkidegoko zinema-aretoek 2014ko irailaren 1etik 2015eko ekainaren 30era eskainitako erkidegoko eta Iberoamerikako filmengatik diru laguntzak jaso ditzakete Zineuskadirengandik. 2015eko deialdian sartzeko epea urriaren 2an itxiko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko zinema-aretoek, laguntza-modalitatearen arabera, iazko irailetik aurtengo ekainera programatu dituzten erkidegoko eta Iberoamerikako filmengatik Zineuskadiren diru laguntzak jaso ditzakete. Bi modalitate daude:

  • Gehienez ere hiru pantaila dituzten aretoak: erkidegoko eta Iberoamerikako filmen programazioaren %35 gainditu behar dute.
  • Hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoak: erkidegoko eta Iberoamerikako filmek programazioaren %50 gainditu behar dute.

Gainera, urtean gutxienez sei hilabetez egon behar dute zabalik, eta leihatila eta diru-sarreren sistema bat izan behar dute. Era berean, Kultura Ministerioko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko zinema eta ikus-entzunezkoen enpresen erregistro administratiboan inskribatuta egon behar dute.

Laguntzak eskatzeko epea urriaren 2an itxiko dute.