Elias_Vida_Mia_Zinea.eus

Zuri-beltzezko 80 irudik osatzen dute San Telmo museoan azaroaren 8ra bitarte ikusgai izango den Elías Querejeta (Hernani, 1934 – Madril, 2013) zinegile eta ekoizleari buruzko erakusketa. Bere filmografiaren, ibilbidearen eta bizitza pribatuaren pasarte garrantzitsuenak biltzen ditu, eta doakoa da.

Realeko aurrelaria izan bazen ere, 1958an futbola utzi eta zinemara egin zuen jauzi , eta Donostian hasi zuen bere ikus-entzunezko ibilbidea Antxon Eceizarekin batera zuzendutako A través de San Sebastián (1960) eta A través del fútbol (1962) film labur dokumentalekin. Ondorengo urteetan Carlos Saura, Víctor Erice, Fernando León de Aranoa, Emilio Martínez-Lázaro, Montxo Armendariz, Jaime Chavarri, Ricardo Franco eta alaba Gracia Querejetaren filmak ekoitzi zituen.

Bada, Querejetaren filmografía, ibilbidea eta bizitza pribatua islatzen duten 80 argazki bildu dituzte San Telmo museoan, lau bloketan banatuta: lehen bietan filmak (frankismo garaikoak eta demokrazioakoak), hirugarrenean Donostia Zinemaldian izan zuen presentzia, eta laugarrenean bizitza pribatua. Gainera, Michel Gaztanbide gidoilariak eta José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak idatzitako testuak ere irakurri ahal izango dira erakusketan.

Azaroaren 8ra arte izango da ikusgai, asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara, eta sarrera doakoa izango da.