63. Donostia Zinemaldiak 2000 eta 2015 urteen artean ekoitzitako Japoniako zinema independenteari buruzko ziklo bat eskainiko du, eta orotara 35 film izango dira ikusgai. Gainera, Shozo Ichiyamak koordinatutako argitalpen bat egingo dute.
2000. urtetik hasita, urtez urte ekoitzitako bizpairu film japoniar independente hautatu ditu Donostia Zinemaldiko Hautespen Batzordeak bertako zinemari eskainitako zikloa osatzeko. Herrialdeko zinemagintza bizia ezagutzeko aukera eskainiko die ikusleei, Japoniako zinegile aipagarrienek osatutako lanen bidez.
Gainera, Tokio Filmex zinema jaialdiko programazio zuzendari Shozo Ichiyamak koordinatutako argitalpen bat ere kaleratuko dute atzera begirakoa osatzeko.
Bada, ondorengoak izango dira 35 filmak:
Nobuhiro Suwaren H Story (2001)
Kazuyoshi Kumakiriren Sora no ana (2001)
Sang-il Leeren Border Line (2002)
Shinya Tsukamotoren Rokugatsu no hebi (2002)
Kiyoshi Kurosawaren Akarui mirai (2003)
Nobuhiro Yamashitaren Baka no hakanube (2003)
Ryuichi Hirokiren Vibrator (2003)
Akihiko Shiotaren Kanaria (2004)
Go Shibataren Osoi hito (2004)
Izumi Takahashiren Aru asa soup wa (2005)
Masahiro Kobayashiren Bashing (2005)
Kenji Uchidaren A Strager of Mine (2005)
Naome Kawaseren Tarachime (2006)
Nami Iguchiren Hito no sex wo warauna (2007)
Koji Wakamatsuren Jitsuroku rengo sekigun (2007)
Hiromasa Hirosueren Juyonsai (2007)
Shinji Aoyamaren Sad Vacation (2007)
Sion Sonoren Ai no mukidashi (2008)
Ryusuke Hamaguchiren Passion (2008)
Kazuhiro Sodaren Seishin (2008)
Isao Yukisadaren Parade (2009)
Mariko Tetsuyaren Yellow Kid (2009)
Nobeteru Uchidaren Fuyu no kemono (2010)
Takahisa Zezeren Heaven’s Story (2010)
Yuya Ishiiren Kawa no nakakara konnichiwa (2010)
Katsuya Tomitaren Saudade (2011)
Yuki Tanadaren Fugainai boku wa sora o mita (2012)
Daihachi Yoshidaren Kirishima bukatsu yametatteyo (2012)
Toshi Fujiwararen Mujin chitai (2012)
Atsushi Funahashiren Sakura namiki no makai no shita ni (2012)
Koji Fukadaren Hotori no sakuko (2013)
Tetsuichiro Tsutaren Iya monogatari (2013)
Saburen Miss Zombi (2013)
Mipo Ohren Soko nomi nite hikari kagayaku (2014)
Makoto Shinazakiren Sharing (2014)