Nazioarteko zinema jaialdietan epaimahaiaren zein ikusleen sariak eskuratu dituzten hamalau lan eskainiko dituzte 63. Donostia Zinemaldiko Perlak sailean, tartean, Woody Allenen Irrational Man, lehiaketatik kanpo.

Perlak sailak nazioarteko zinema-jaialdietan aurten aurkeztu dituzten film esanguratsuenak bildu ohi ditu, eta ikusleek bi sari banatzen dituzte saileko filmen artean: batetik, film onenaren saria, 50.000 euroko; bestetik, Europako film onenaren saria, 20.000 eurokoa.

Ondorengoak dira irailaren 18tik 26ra bitarte ikusgai izango diren hamalau filmak:

Charlie Kaufman eta Duke Johnsonen Anomalisa (Veneziako Zinemaldia)

Scott Cooper zinegilearen Black Mass (Veneziako Zinemaldia, lehiaketaz kanpo)

Pablo Traperoren El clan (Veneziako Zinemaldia)

Kent Jonesen Hitchcock/Truffaut (Canneseko Zinemaldia)

Alfonso Gómez-Rejónen Me and Earl and the Dying Girl (Sundance Zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusleen sariak)

Nanni Morettiren Mia Madre (Canneseko Zinemaldia)

Hou Hsiao-Hsien zinegilearen Nie Yinniang (Zuzendari onenaren saria Canneseko Zinemaldian)

László Nemes hungariarraren Saul Fia (Canneseko Zinemaldiko epaimahaiaren saria)

Jia Zhang-Ke zinegilearen Shan He Gu Ren (Canneseko Zinemaldia)

Denis Villeneuve zinegilearen Sicario (Canneseko Zinemaldia)

Jafar Panahi iraniarraren Taxi Téhéran (Urrezko Hartza Berlingo Zinemaldian) -goian trailerra-

Arnaud Desplechinen Trois Souvenirs de ma Jeunesse (Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldia)

Hirokazu Kore-Edaren Umimachi Diary (Canneseko Zinemaldia)

Woody Allenen Irrational Man (Canneseko Zinemaldia) –lehiaketatik kanpo-