'Psiconautas', Alberto Vázquez eta Pedro Riveroren filma.

‘Psiconautas’, Alberto Vázquez eta Pedro Riveroren filma.

Proposame berezi eta erakargarrienak biltzen dituen Donostia Zinemaldiko Zabaltegi sailak 24 lan eskainiko ditu aurtengoan. Gainera, lan guzti horien lehen emanaldia Tabakaleran egingo dute, Zabaltegiren egoitza berrian.

Fikziozko film luzeak, dokumentalak, animaziozko lanak eta film labur bat izango ditu aurtengo Zabaltegi sailak. Argentina, Txile, Frantzia, Errumania, AEB, Suedia, Alemania, Polonia, Herbehereak, Singapur, Suitza, Brasil eta Bulgariako lanak izango dira, besteak beste, baita Euskal Herria eta Galizia artean ekoitzitako Psiconautas helduentzako animaziozko film luzea ere.

Gainera, Zabaltegi sailak egoitza berria estreinatuko du aurtengoan, irailaren 11n zabalduko duten Tabakalera.

Ondorengoa da filmen zerrenda:

Andrés Di Tellaren 327 cuadernos dokumentala (Argentina-Txile)

Simon Roubyren Adama animaziozko film luzea (Frantzia)

Marcia Tambutti Salvador Allenderen ilobak egindako Allende, mi abuelo Allende dokumentala (Txile)

Corneliu Porumboiuren Comoara film luzea (Errumania-Frantzia)

Jem Cohenen Counting dokumental esperimentala (AEB)

Magnus Von Hornen Efterskalv film luzea (Polonia-Suedia-Frantzia)

Alexander Sokuroven Francofonia film luzea (Frantzia-Alemania-Herbehereak)

Laurie Andersonen Heart of a Dog saiakera (AEB)

Eric Khooren In the Room film luzea (Hong Kong-Singapur)

Jean-Gabriel Périoten Une Jeunesse Allemande dokumentala (Frantzia-Suitza-Alemania)

Walter Sallesen Jia Zhang-Ke, um Homem de Fenyang dokumentala (Brasil)

Moskuko zinema-jaialdiko sari nagusia irabazi duen Ivailo Hristoven Karatsi film luzea (Bulgaria)

2015eko Sebastiane Latino saria irabazi duen Marco Bergerren Mariposa film luzea (Argentina)

Joäo Salavizaren Montanha film luzea (Portugal-Frantzia)

Karlovy Varyko zinema-jaialdian aipamen berezia eskuratu zuen Anca Damianen Muntele Magic film luzea (Errumania-Frantzia-Polonia)

Alberto Vázquez eta Pedro Riveroren Psiconautas animaziozko filma (Euskal Herria eta Galizia)

Benedikt Erlingssonen The Show of Shows: 100 years of vaudeville, circuses and carnivals dokumentala (Islandia-Erresuma Batua)

Remton Zuasolaren Swap film luzea (Filipinak)

Alex Guimerà eta Juan Pajaresen Un día vi 10.000 elefantes animaziozko dokumentala (Espainia)

Fernando Colomoren Isla bonita film luzea (Espainia)

Mercedes Moncadaren Mi querida España film luzea (Espainia)

Paula Ortizen La novia film luzea (Espainia)

Álvaro Longoriaren The Propaganda Game dokumentala (Espainia)

Tucker Dávila Wooden Duellum film laburra (Espainia)