Qu’st-ce qu’on a fait au Bon Dieu? (Philippe de Chauveron) film frantziar arrakastatsua banatzeagatik 87.800 euro emango dizkio ICAA Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak A Contracorriente Films ekoizpen etxearentzat, eta laguntza berezien artean, Navarra Cineri emango diotena da aipagarriena, Ocho apellidos vascos filma zinema aretoetara helarazteagatik.

Orotara 2,5 milioi euro bideratuko ditu ICAAk 2015ean filmen banaketa laguntzera, aurreko urteetako kopuru bera. Orotara 54 laguntza arrut eta 23 berezi aurreikusi dituzte behin-behineko zerrendan: 2.337.900 laguntza arruntetarako eta 162.100 berezietarako.

Laguntzarik handiena A Contracorriente Films ekoizpen etxeak jasoko du Frantzian sekulako arrakasta erdietsi zuen Qu’st-ce qu’on a fait au Bon Dieu? filma banatzeagatik; iragan abenduan estreinatu zen gurean. Era berean, aipagarria da Ocho apellidos vascos zinema aretoetara eramateagatik Navarra de Cinek jasoko duena.