Azken asteetan 2015eko Kimuak katalogoan ikusgai izango ditugun lanetako hiruren egileekin izan gara: Lander Camarero, Iñigo Salaberria eta Aitor Oñederra. Dokumentala, fikzioa, esperimentazioa eta animazioa lantzen dituzten zinegileak dira, eta haien ibilbideak ezagutzeko aukera izan dugu. Baina, zein ezaugarri dituzte katalogora aurkeztu dituzten lanek? Hona erantzunak!

Hiru zuzendariek denbora asko eman dute beren proiektuak lantzen, eta emaitza irailean ikusi ahalko dugu, Donostiako Zinemaldiko Kimuak emanaldi berezian. Camareroren A Revenge Story, Salaberriaren Luz a la deriva eta Oñederraren I said I would never talk about politics film laburrak zinema egiteko hiru eredu oso desberdinen erakusle dira, eta bakoitzak egilearen nortasuna islatzen du.

Haien lanen nondik norakoak ezagutu nahi badituzu, ez galdu bideo labur hau!