elena-irueta-9

Elena Irureta aktore zumaiarrak 60 urte betetzen ditu gaur. Telebistan, zineman zein antzerkian ibilbide oparoa egin duen eta egiten ari den profesionalaren azken lanak Algo que celebrar telesaila eta Koldo Serraren Gernika film luzea izan dira.

80ko hamarkadan, Madrilen argazkigintza eta Londresen ingelesa ikasi ostean, Euskal Herrira itzuli zen Irureta, eta Eusko Jaurlaritzaren arte dramatikoen Antzerti eskolan eman zuen izena. Pixkanaka, lantxoak egiten hasi zen, eta hurrengo urteetan, besteak beste, El porqué de las cosas, Aspirina para 2, Arlequino, Ama begira zazu eta El jefe de todo esto antzezlanetan hartu zuen parte.

Telebistara 1983an egin zuen jauzi. Txirri, Mirri eta Txiribitonen Don don kikilikon saioan hasi zen, baina handik gutxira umorezko telesailetara igaro zen; hala nola, Bai Horixe! (1986-1989), Bi eta bat (1991), Jaun eta jabe (1997), Sorginen Laratza (1999), eta Martin (2003-2008) saioetan egin du lan, eta Euskal Herrian sekulako arrakasta erdietsi du. Hemendik at, dena den, Periodistas (1998), Al salir de clase (1998), Sin hogar (2003), El comisario (1999-2006) edota Hospital Central (2010) bezalako telesailetan ikusi ahal izan dugu.

Baina, ziurrenik, pantaila handirako osatutako lanen zerrenda da guztien artean deigarriena. 1977an Axut filmean hartu zuen parte, eta geroztik Julio Medem, Iciar Bollaín, Juanma Bajo Ulloa, Daniel Calparsoro, Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendarien gidaritzapean aritu da, besteak beste. Hona zumaiarraren filmografía.

Txirula miresgarria (Bruno Carriére, 1982), telebistarako filma

Albaniaren konkista (Alfonso Ungría, 1983) film luzea

Nork hil zuen Manu Lasa? (Juan Miguel Gutiérrez Márquez, 1983) film luzea

Betirako sua (José Ángel Rebolledo, 1984) film luzea

Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985) film luzea

La monja alférez (Javier Aguirre, 1987) film luzea

Ke arteko egunak (Antxon Ezeiza, 1989) film luzea

La ardilla roja (Julio Medem, 1992) film luzea

La madre muerta (Juanma Bajo Ulloa, 1993) film luzea

Adiós, Toby, Adiós (Ramón Barea, 1995) film laburra

Hola, ¿estás sóla? (Iciar Bollaín, 1995) film luzea

Airbag (Juanma Bajo Ulloa, 1997) film luzea

A ciegas (Daniel Calparsoro, 1997) film luzea

Pecata minuta (Ramón Barea, 1998) film luzea

Flores de otro mundo (Iciar Bollaín, 1998) film luzea

Sobreviviré (Alfonso Albacete eta David Menkes, 1999) film luzea

El vestido (Asier Andueza, 1999) film luzea

Te doy mis ojos (Iciar Bollaín, 2003) film luzea

Aupa Etxebeste! (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2005) film luzea

Zorion perfektua (Jabi Elortegi, 2009) film luzea

Bon appétit (David Pinillos, 2009) film luzea

Promoción fantasma (Javier Ruiz Caldera, 2012) film luzeaq

A escondidas (Mikel Rueda, 2014) film luzea

Gernika (Koldo Serra, 2015) film luzea