Iñigo Salaberria (Errenteria, 1961) gizarte naturaren inguruan hausnartzen duen zinegilea da. Dozenaka herrialdetan errodatu du, eta bere lanek hainbat sari eskuratu dituzte. Orain, baina, Donostian bizi da eta Artelekun dihardu lanean. Bere lan berriena, Luz a la deriva, Kimuak 2015 katalogorako hautatu dute.

Ezagun bezain ezezaguna zaion Islandiara itzuli da Salberria Luz a la deriva bere lan berriena osatzera. Orain 28 urte bertan izan zen, baina azken bidaian oso aldatuta ikusi du herrialdea. Ezjakintasunak bultzatuta eta Islandiako gau luzeen babesean, uharteari lotutako oroitzapenak islatzen ahalegindu da. Argiari zein mugimenduari, baita giza figurari ere, garrantzia handia ematen dio filmatzerako orduan, eta muntaketa egiterakoan zer aurkituko duen ez jakitea asko gustatzen zaiola aitortu digu.

Azken lanari, bere ibilbide profesionalari eta etorkizuneko proiektuei buruz hitz egin dugu berarekin. Zer kontatu digun jakiteko, ikusi elkarrizketa!