Ramon-Barea

Segoviako ihesa (Imanol Uribe, 1981) filmak zabaldu zuen eta Koldo Serra errodatzen ari den Gernika superprodukzioak isten du (oraingoz!) Ramon Barea aktore euskaldunaren ibilbide oparoa. Gaur, uztailak 13, 66 urte betetzen ditu bilbotarrak, eta guk bere ibilbidea errepasatu nahi izan dugu.

Borja Cobeagaren Negociador filmean, Mi querido Klikowsky telesailean, eta 80ko hamarkadako film gogoengarri zein azken urteetako lan esanguratsuenetan aritutako euskal aktore emankorra da Barea. Horren aurretik, baina, funtzionario gisa lan egin zuen, hogehita hainbat urterekin aktore gisa profesionalki jardutea erabaki zuen arte.

70eko hamarkadan Euskal Herriko antzerki zirkuitu independentean sartu eta bi konpainia sortu zituen (Cómicos de la lengua 1968an, eta hainbat urte geroago, 1980an, Karraka), eta aktore, gidoigile eta zuzendari gisa lan egin zuen. Besteak beste Bilbao, Bilbao musikala, Oficio de Tinieblas 5, Okupado, Euskadifrenia, Ubú Emperatriz, La Palanca Gran Cabaret, Hoy última función eta beste hainbat lan osatu zituen. Ondorengo urteetan ehundik gora obra gehiago etorri ziren, eta 2013an Antzerkiko Sari Nazionala jaso zuen bere ibilbide oparoagatik.

Euskal Telebistako zein Espainiako hainbat telebista katetako telesail arrakastatsuenetan ere hartu du parte azken urteetan, eta pantaila handian gidoigile zein zuzendari ere aritu da; kameraren atzean hiruzpalau alditan bakarrik jarri bada ere, oso emaitza positiboak erdietsi ditu, besteak beste, bere lehen laburra (Adiós Toby Adiós, 1996) Canneseko Zinemaldirako hautatua izan baitzen, eta Toulous et Midi-Pyrénéeseko Espainiar Zinemaldiko sari nagusia ere jaso zuen 2004an El coche de pedales filmagatik. Aldiz, kameren aurrean jarrita Blancanieves (Pablo Berger, 2012), No controles (Borja Cobeaga, 2010), Hodeiak margotzeko makina (Patxo Telleria eta Aitor Mazo, 2009), Siete mesas de billar francés (Gracia Querejeta, 2007), 800 balas (Alex de la Iglesia, 2002), El otro lado de la cama (Emilio Martínez Lázaro, 2002), La comunidad (Alex de la Iglesia, 2000)… eta beste hainbat eta hainbat filmetan aritu da.

Bada, gaur bertan 66 urte betetzen ditu, eta horregatik, orain 34 urte abiatu zuen ibilbide profesionalean zinemarako osatu dituen lan garrantzitsuenak zerrendatu ditugu, beste hainbat kanpoan utzi behar izan ditugun arren, zerrenda infinituraino luzatzen zelako.

Zinema

Gernika – Koldo Serra, 2016. Film luzea

Un otoño sin Berlín – Lara Izagirre, 2015. Film luzea

La corona partida – Jordi Frades, 2015. Film luzea

Negociador – Borja Cobeaga, 2014. Film luzea

La herida – Fernando Franco, 2013. Film luzea

Decisiones – Ivan Miñambres, Iñigo Gomez, 2013. Film laburra

Al otro lado – Alicia Alvares, 2013. Film laburra

Kea – Lara Izagirre, 2012. Film laburra

Blancanieves – Pablo Berger, 2012. Film luzea

5 millones – Víctor Díaz Somoza, 2011. Film laburra

De tu ventana a la mía – Paula Ortíz, 2011. Film luzea

Ohe azpiko zera – Paul Urkijo, 2011. Film laburra

No controles – Borja Cobeaga, 2010. Film luzea

Naufragio – Pedro Aguilera, 2010. Film luzea

Hodeiak margotzeko makina – Patxo Telleria, Aitor Mazo, 2009. Film luzea

Un poco de chocolate – Aitzol Aramaio, 2008. Film luzea

Siete mesas de billar francés – Gracia Querejeta, 2007. Film luzea

Cosmos – Diego Fandos, 2007. Film luzea

El coche de pedales – Zuzendari eta gidoigilea, 2004. Film luzea

Torremolinos 73 – Pablo Berger, 2003. Film luzea

Terminal – Aitzol Aramaio, 2002. Film laburra

800 balas – Alex de la Iglesia, 2002. Film luzea

El otro lado de la cama – Emilio Martínez Lázaro, 2002. Film luzea

Silencio roto – Montxo Armendariz, 2001. Film luzea

Vaivén – Carlos Muguiro, 2000. Film laburra

La Comunidad – Alex de la Iglesia, 2000. Film luzea

Gitano – Manuel Palacios, 2000. Film luzea

Carretera y manta – Alfonso Arandia, 2000. Film luzea

La mujer más fea del mundo – Miguel Bardem, 1999. Film luzea

Cuando vuelvas a mi lado – Gracia Querejeta, 1999. Film luzea

Pecata minuta – Zuzendaria eta gidoigilea, 1997. Film luzea

Muertos de risa – Alex de la Igelsia, 1999. Film luzea

A ciegas – Daniel Calparsoro , 1997. Film luzea

Airbag – Juanma Bajo Ulloa, 1997. Film luzea

La buena estrella – Ricardo Franco, 1997. Film luzea

En brazos de la mujer madura – Manuel Lombardero, 1997. Film luzea

Muerto de amor – Zuzendari eta gidogilea, 1997. Film laburra

La buena vida – David Trueba, 1996. Film luzea

La madre – Miguel Bardem, 1995. Film laburra

Justino, un asesino de la tercera edad – Santiago Aguilar, Luis Guridi, 1994. Film luzea

Los peores años de nuestra vida – Emilio Martínez Lázaro, 1994. Film luzea

La madre muerta – Juanma Bajo Ulloa, 1993. Film luzea

Acción mutante – Alex de la Iglesia, 1993. Film luzea

Urte ilunak – Arantxa Lazkano, 1992. Film luzea

Behiak – Julio Medem, 1992. Film luzea

Mirindas asesinas – Alex de la Iglesia, 1991. Film laburra

Santa Kruz, apaiz gudaria – Jose Maria Tuduri, 1991. Film luzea

El rey pasmado – Imanol Uribe, 1991. Film luzea

Todo por la pasta – Enrique Urbizu, 1991. Film luzea

Mama – Pablo Berger, 1988. Film laburra

Ander eta Yul – Ana Díez, 1988. Film luzea

Tu novia está loca – Enrique Urbizu, 1988. Film luzea

Lau haizetara – José A. Zorrilla, 1988. Film luzea

Adiós pequeña – Imanol Uribe, 1986. Film luzea

27 ordu – Montxo Armendariz, 1986. Film luzea

Bandera negra – Pedro Olea, 1986. Film luzea

Bizkaiko golkoa – Javier Rebollo, 1985. Film luzea

Betiereko sua – Jose Angel Rebolledo, 1985. Film luzea

Mikelen heriotza – Imanol Uribe. 1984. Film luzea

Albaniaren Konkista – Alfonso Ungria, 1984. Film luzea

Segoviako ihesa – Imanol Uribe, 1981. Film luzea