Aktore, zuzendari, banatzaile, editore, kritikari, ekoizle, salmenta agente, gidoigile, konposatzaile eta soinu diseinatzaile gazteen elkargune bilakatzen da urtero Berlingo zinemaldi ezagunaren baitan antolatzen duten Berlinale Talents espazioa. 2016kora joan nahi baduzu, irailaren 1era arteko epea duzu izena emateko.

Urtero, hainbat diziplinatako nazioarteko 300 sortzaile Berlinale zinemaldiko Berlinale Talents gunean biltzen dira aholkuak jaso, esperientziak partekatu, adituekin bildu eta harreman sare baliotsuak sortzeko. Izena ematen duten lagunen artean, esparru bakoitzeko hainbat aukeratzen dituzte; telebista zein zinemaren alorretan diharduten eta beren ibilbide profesionaletako lehen hamar urteetan aurkitzen diren lagunak izan behar dira. Workshopetan, aurkezpenetan, baita proiektuen laborategietan ere parte hartzeko aukera dute bertan.

Dena den, bertan izateko ezinbestekoa da bi film labur, edo film bat, edo bestea, drama telesail bat, dagoeneko amaituta izatea. Baldintza hori betetzen baduzu, aurkezpen bideoa ikusi eta zure alorraren araberako izen-emate orria bete beharko duzu irailaren 1a baino lehen. Oinarriak eta gainerako informazioa, hemen.

2016ko Berlinale Talent otsailaren 13tik 18ra luzatuko da.