Lander Camarerok (Bilbo, 1981) 33 urte ditu eta hirugarren urtez jarraian Kimuak katalogorako hautatua izan da. A Political Story (2013) eta A Serious Comedy (2014) film laburren ondoren, zuzendari bilbotarrak A Revenge Story lana aurkeztu du.

Berarekin izan gara azken film labur honi buruz eta beste hainbat gauzen inguruan hizketan. Hiru kontinentetan grabatu ostean, jaioterrira itzuli da trilogiaren azken atalari forma ematera.

Errodajeetan gaizki pasatzen duela aitortu digu, zuzendari bezala dena kontrolatu nahi baitu, baina egonezin hori editatzeko momentuak kentzen dio, orduan disfrutatzen baitu gehien.

Etorkizunera begira dituen planei buruz ere hitz egin digu, eta berriz ere AEBtara joateko asmoa duela esan digu. Oraingoan, ordea, egitasmo berri batekin. Camareroren planak eta zer kontatu digun jakin nahi baduzu, ez galdu jarraian egin diogun elkarrizketa.