Prime_Time_Zinea.eus

Donostia 2016k ikus-entzunezko deialdi berri bat jarri du abian: Prime Time. Europako kulturak sustatuko dituen telebistako saio bat osatzea du helburu, eta horretarako, mundu osoko ekoizpen-enpresei zuzendutako deialdia zabaldu dute irailaren 16ra bitarte.

Telebistako prime timean, ikusle kopuru handi batentzat eta Europako kultura txikiak aztergai dituen saioa osatzea du helburu Prime Time izeneko Donostia 2016ren egitasmo berriak. Saioak entretenimendu-telebistako edozein eredu jarraitu ahal izango du, bai non-scripted gisakoak (lehiaketak, realityak, talk showak, talent showak…) baita scripted motakoak ere (dokumentala, fikzioa, telesaila…).

Deialdira proposamenak aurkezteko epea irailaren 16ra bitarte izango da zabalik, eta ondoren, ikus-entzunezko alorrean profesionalak diren hainbat adituk lanok ebaluatu eta irabazlea zein den erabakiko dute. Formatu hautatuak 100.000 euro jasoko ditu programa pilotu bat ekoizteko.

Lehiaketaren oinarriak eta informazioa kontsultatzeko, sartu hemen.