gaurik_laburrena_2015_r_content

Algortako Biotz Alai plazan, Getxon, atzo hasi zen Gaurik laburrena ikus-entzunezko emanaldia. Proiekzioak gaueko 21:00tan hasiko dira eta gaur da maratoiaren azken eguna.

Lehenengo saioan Koldo Almandoz, Urko Villasante, Paul Urkijo, Axel Casas, Aitor Arregui, Ruben Ontiveros, Xavi Tolosa, Mikel Alvariño, Nestor F. eta Miki Esparbé zuzendarien lanak ikusi ahal izan genituen.

Gaurkoan, berriz, Urtzi Perez, Aitor Arenas, Kepa Errasti, Axel Casas, Ruben Ontiveros, Lara Izagirre, Aitor Gutierrez, Javi Navarro, Maria Elorza-Maider Fernández-Aitor Gametxo eta David Galan Galindo zinegileen film laburrak pantailaratuko dira 21:00etik aurrera.

Aurrekoan bezala, sarrera doakoa da edukiera bete arte.