6. Korterraza Gasteiz Film Laburren Jaialdia abiatu aurretik, Sail Ofizialean aurkeztuko dituzten lanak Arabako hainbat herritan izango dira ikusgai uztailetik irailera. Gaur eta bihar, esaterako, Dulantzin egingo dituzte emanaldiak 22:00etatik aurrera.

Gaur bertan abiatuko da Korterraza Araba jaialdiaren edizio berria. Orotara hogei film labur eskainiko dituzte datozen asteetan eskualdeko dozena bat herritako plazetan. Lanok, gainera, uztailaren 29tik abuztuaren 1era luzatuko den 6. Korterraza Gasteiz jaialdian eskainiko dituzte, Sail Ofizialean.

Besteak beste, iazko Kimuak katalogoko Aitor Gutiérrezen Anómalo, Paco Plazaren Ultravioleta, Jaime Maestroren Katakroken animaziozko lana eta David Cerveraren Metros útiles proiektatuko dituzte. Sartu hemen lan guztiak kontsultatzeko.

Uztaileko emanaldiak 22:00etan izango dira, eta abuztu zein irailekoak 21:30ean. Hona egutegia:

Uztailak 1 eta 2: Dulantzi

Uztailak 3 eta 4: Artziniega

Uztailak 9 eta 10: Aramaio

Uztailak 11 eta 12: Oroko Andra Mariaren Santutegia

Uztailak 16 eta 17: Amurrio

Uztailak 18 eta 19: Gatz Harana

Uztailak 22 eta 23: Ondategi

Uztailak 24 eta 25: Okondo

Abuztuak 20 eta 21: Kuartango

Abuztuak 22 eta 23: Lantaron

Abuztuak 28 eta 29: Araia

Irailak 4 eta 5: Burgu