Uztailaren 21ean, 23an eta 28an Casablanca (Michael Curtiz, 1942), El tercer hombre (Carol Reed, 1949) eta Manhattan (Woody Allen, 1979) film klasikoak eskainiko dituzte hurrenez hurren Baluarteko terrazan (Iruñea), aire librean. Rooftop Cinemako saioak 22:15ean izango dira.

Izarrez betetako zerupean, udako epeltasuna lagun, zinemaren historiako hiru klasiko izango dira ikusgai uztailean Iruñean Baluarteren eta Nafarroako Filmotekaren ekimenez. Hilaren 21ean, asteartea, Casablanca eskainiko dute; 23an, osteguna, El tercer hombre; eta 28an, asteartea, Manhattan (goian trailerra).

Era berean, Ingrid Bergman, Orson Welles eta Jack Rollins zinegile eta ekoizleak omenduko dituzte. Hain zuzen, duela 100 urte jaio ziren hirurak.

Sarrerak 6 euro balioko ditu, eta hiru emanaldietarako bonoa 15 eurogatik eskuratu ahal izango da. Taberna zerbitzua izango da, gainera.