cristina enea

Cristina Enea Fundazioak eta Tabakalerak, bosgarren urtez jarraian, Cristina Enea parkeko udako zinemaldia aurkeztu dute. Udako gauak eszenatoki paregabeak dira film on batez disfrutatzeko. Proiekzioak 22:30ean izango dira, parkeko sarrera nagusian, Egia auzotik abiatuta.

Cristina Enea Fundazioak eta Tabakalerak elkarlanean prestatutako aire zabaleko zine-zikloa datozen lau ostiraletan egingo dute. Eguraldiak lagunduko ez balu, proiekzioak hurrengo astera atzeratuko lirateke eta, beti bezala, sarrera doakoa da.

Aurtengo zikloa Ingurumen Baliabideen Etxean ikusgai dagoen “Botanikartean” erakusketarekin erlazionatuta dago eta landareen munduari eta haren irudikapen artistikoari buruz zineman eraiki diren istorioak sustatzen ditu.

5. edizioko egitaraua:

Ekainak 26: El bosque animado (José Luis Cuerda, 1987)

Uztailak 3: Karigurashi no Arietti (Hiromasa Yonebayashi, 2010)

Uztailak 10Under the skin (Jonathan Glazer, 2013)

Uztailak 17The little shop of horrors (Frank Oz,1986)