logo_zineuskadi

Doxa producciones, Irusoin, Txintxua, Sr & Sra eta Kinoskopik ekoizpen etxeek aholkularitza jasoko dute euren proiektuak nazioartekotzeko Zineuskadi eta Europa Creativa Desk Euskadiren eskutik.

Jérôme Vidalek gidatuko duen lana uztailean hasi eta Donostiako Zinemaldiarekin batera amaituko da. Prestigio handiko ekoizle frantziarrak bi orduko bi saio egingo ditu ekoizpen etxe bakoitzarekin. Haiekin banan-banako lana egiteaz gain, online aholkularitza ere eskainiko die.