Gazte sortzaileak laguntzeko Benito Ansola sariak bueltan dira

Benito_Ansola_Saria_Zinea.eus

Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalarekin, Euskal Zine Bilerarekin eta EHUren Mikel Laboa katedrarekin elkarlanean, 2010ean banatzen hasi ziren Benito Ansola sariak berreskuratu ditu. Ikus-entzunezko ekoizle gazteei laguntza ematea dute helburu, eta hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 16ra arte izango da zabalik.

Ikus-entzunezko proiektu bat aurrera ateratzeko asmoz bazabiltza, eta 18 eta 36 urte artean badituzu, Benito Ansola sarietara aurkezteko baldintza garrantzitsuenak betetzen dituzu. 3.000 euroko diru-laguntza lortuko du irabazleak, fikzio, sorkuntza, animazio zein dokumental bat egin ahal izateko. Horretarako, proiektuaren azalpena, sinopsia, iraupena, generoa, gidoi grafiko edo storyboarda, aurrekontua, eta beste hainbat datu bidali beharko dituzue benat@topagunea.org helbidera. Lehiaketako baldintza guztiak hemen.

Taldean zein bakarka aurkez zaitezkete Euskaltzaleen Topaguneak, bi urteko epearen ostean, berriz ere martxan jarri duen sariketara. Lanak aurkezteko epea urriaren 16ra bitarte izango da zabalik, eta taldean zein bakarka aurkezteko aukera dago. Irabazleen izenak 38. Euskal Zine Bileran jakinaraziko dituzte.

2012an, hain zuzen, Maria Elorza, Maider Fernandez eta Aitor Gametxok osatutako Irudi mintzatuen hiztegi poetikoak jaso zuen. Gerora, proiektuak hainbat sari eskuratu ditu, tartean, 56. Zinebiko euskal gidoi onenaren saria.