2015-6-11 ESCIVI fotografia master

Orain gutxi Andoaingo ESCIVI Zine eta Bideo Eskolak goi mailako ikasketei jarraipena emateko asmoz, zine zuzendaritza masterra eskaintzen zuela aipatu genizuen. Bada, horrez gain, argazki zuzendaritzari buruzkoa ere eskaintzen du.

ESCIVIren master berriak argazki zuzendaritzarekin bat datozen alor guztietan hausnarketa sakona egineko aukera eskainiko die ikasleei ikus-entzunezko munduan jakitunak den goi mailako irakasle taldearen laguntzaz, irakaskuntzari eta ikasketa prozesuari arreta berezia eskainiz. Ikasgai teorikoak zein praktikoak landuko dituzte, eta lantaldea ezinbestekoa izango da helburuak aurrera ateratzeko (benetako zinema industriaren eredua islatuz).

Kurtso amaierako lan gisa, laburmetrai bat egiteko aukera izango dute ikasleek, ikasturtean zehar ikusitako guztia praktikan jartzeko. Emaitza lehiaketa nazional eta internazionaletan aurkeztu ahal izango dute, gainera.

Masterra egin nahi duten ikasle guztiek elkarrizketa pertsonal bat egin beharko dute, ahalik eta talde homogeneoena sortzeko. Ikasleak argazkilaritzaren arloan duen esperientzia eta ezagutza maila kontuan hartuko dute horretarako. Hala nola, ikus-entzunezko munduan egindako lanak edota ikasketak aurkeztu ahal izango dira, modu egokian prestatutako portfolio, bideo edo argazkien bidez.

Info guztia, hemen.