Surfilmfestibalaren 13. edizioa iristear da (ekainaren 24tik 28ra) eta pixkanaka programazioaren detaile guztiak ezagutzen ari gara. La siguiente hola (Hurrengo Olatua) ekainaren 27rako, larunbata, antolatu duten topaketa berezia da. Bertan penintsulako “surfing”aren hasierei omenaldia eginez, atzera-begirakoa egingo da etorkizuneko belaunaldiei kirol honen nondik norakoak erakusteko.

Horretarako, musikaz, kirolaz, argazkiz eta, nola ez, surf-giroz jositako eguna prestatu dute. Jardunaldia borobiltzeko, Ramón Navarro eta Chris Malloy eszenatokira igoko dira beren azken lana aurkeztera: The Fisherman’s Son (Arrantzalearen semea).

Malloyk zuzendutako filmak Navarro surflari txiletar paregabearen historia kontatzen du. Ramon Navarro, olatuak bikain menperatzeaz gain, itsasoaren ekosistemarekin zeharo kontzientziatuta dagoen pertsona da, eta txalotzeko jarrera erakutsi du beti irabazitako ospea bere ingurugiroaren babeserako erabili baitu.

Ekainaren 27an, Surfilmfestibal13ren barruan, Navarrok pelikularen aurkezpena egingo du Groseko Sagues auzoan eta, bien bitartean, #LOBOSPORSIEMPRE kanpainaz hitz egingo du.