kimuak

David Gonzálezen 5 segundos, Lander Camareroren A Revenge Story, Tucker Dávila Wooden Duellum, Mikel Gurrearen Foxes, Aitor Oñederraren I said I would never talk about politics, George Todriaren Lost Village eta Iñigo Salaberriaren Luz a la deriva lanek osatzen dute aurtengo Kimuak katalogoa. Hizkuntzei dagokienez, lauk ez daukate dialogorik, bi ingelesez eginak daude eta beste bat gaztelaniaz.

Amaia Serrulla, Luisma González, Mari Fran Machín, Marina Díaz eta Rosa Zufíak osatutako epaimahaiak aukeratu ditu 2015eko Kimuak katalogoko zazpi lanak, deialdira aurkeztutako 54 film laburren artean. Ikuspegi berrien bidez landu dituzte, eta genero nagusiak jorratzen dituzte. Lanen aurkezpen ofiziala iraileko Donostia Zinemaldian egingo dute.

Ondorengoak dira 18. Kimuak Katalogoko zazpi lanak:

David González bilbotarra bosgarrenez izango da Kimuak katalogoan 5 segundos lanarekin; senar-emazteen arteko tirabirak ditu ardatz fikziozko lan honek.

Lander Camarerok 3 kontinentetan eta ingelesez errodatu du A Revenge Story, A Political Storyrekin abiatu zuen trilogia isten duen lana.

Tucker Dávila Wood bilbotarraren Duellum lanak, ostera, basoan maiz gertatzen den duelua du ardatz. 

Mikel Gurrea donostiarrak Britainia Handian errodatutako Foxes dakar; Malcom eta Aron aita-semeek elkar ulertzeko arazoak dituzte, eta ez dira ohartuko azeri bat dutela atzetik. 

Aitor Oñederrarena, aldiz, animaziozko lan bakarra da, I said I would never talk about politics; egungo politikariei egindako kritika.

George Todria Georgiako zuzendariak hustutako herri batean gertatzen diren ekintza susmagarriak pantailaratu ditu Lost Village fikziozko lanarekin.

Eta Iñigo Salaberria zinegile donostiarrak, azkenik, Luz a la deriva dokumentala osatu du, Islandiako gau luzeen erretratu esperimentala.