Sail Ofizialean ariko diren 12 film laburren proiekzioarekin hasiko da bihar, ekainak 3, 20:00etan BilboRocken Caostica jaialdia. Orotara 51 lan lehiatuko dira datorren larunbatera bitarte, tartean, Zerbait asmatuko dugu (Joseba Elorza), Sailor’s Grave (Kolektiboa) eta Psycho (Ibon Belandia).
Borja Perez aktorea, Mamen Moreu komikigilea eta Carlos Gil argazki zuzendaria izango dira XIII. Kaostika jaialdiko epaimahaikideak. Haiek arduratuko dira Sail Ofizialen parte hartuko duten 51 lanak ebaluatu eta onenak zeintzuk diren ebazteaz. Lehiaketara, baina, 650 lan aurkeztu dituzte orotara.
Jaialdia bihar abiatuko dute iluntzeko 20:00etan Bilborocken egingo duten aurkezpen saioarekin. Segidan hamabi lan izango dira ikusgai, hain zuzen, Joseba Elorzaren Zerbait asmatuko dugu, Natxo Lopezen Private Screening, Oriol Puig Playáren IT Girl, Nassos Vakalisen Dinner for few, Pedro del Ríoren Sobre todo amargo, Ignacio F. Rodóren Tuck me in, PH Debièsen Escape from Midwich Valley, Viola Baieren Wedding Cake, Roger Villaroyaren Una cuestión de etiqueta, Albert Pintóren Aún hay tiempo, Sailor’s Grave proiektu kolektiboa eta Borja Cresporen Atrapado en el tiempo.
Ondorengo egunetan, 20:00etan baita ere, dozenaka film labur eta bideoklip eskainiko dituzte Hika Ateneoan (ostegunean), Zorrozaurreko Open Espazioan (ostiralean), Artxandako Patinaje pistan (larunbatean, sari banaketa ekitaldia) eta La Riberan (astelehenean, irabazleen emanaldia).
Info gehiago, hemen.